#Kilometroak15-en balorazioa aurkeztuko dute, abenduaren 15ean

Noaua Aldizkaria 2015eko abenduaren 7a

Kilometroak 2015 Gattunk ekimenaren balorazioa herriarekin partekatu nahi dute Udarregi Ikastolak eta Usurbilgo Udalak. Ekitaldi baten bueltan izango da. Abenduaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan hasita Sutegiko auditorioan. Saio irekia izango denez, gerturatzeko deia zabaldu dute. “Ekimen honen bueltan aritu den herritar orori luzatu nahi diegu bertaratzeko gonbita”, antolatzaileen esanetan.

Gattunk DVD-a salgai

#Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizuna, #Gattunk bideoklipa eta Udarregi ikastolaren inguruko dokumentala. Hiru ikusentzunezko horiek bateratu dituzte DVD bakar batean. Interesa duenak, eskura izango du DVDa Lizardin eta Laurok liburu dendetan.