Material birziklatuekin musika instrumentuak egiteko tailerra antolatu du Gaztelekuak larunbaterako, DBH1 taldekoentzat. Gabonei begira prestatu duen aisialdiko ekimenen egitarau zabaleko lehen hitzordua izango da. Honez gain, festak edota irteerak ere antolatu dituzte. Txangoetara joan asmo dutenek, aurrez Gaztelekuan baimenak eskuratu beharko dituzte:
Abenduak 12, larunbata
16:00 Material birziklatuekin musika instrumentuak egiteko tailerra frontoian.
Nori zuzendua: DBH1.
Abenduak 21, astelehena
16:30 Santo Tomas festa Gaztelekuan.
Zehaztasunak: "Baserritarrez jantzita etorri!".
Nori zuzendua: denak.
Abenduak 22, asteartea
09:15 Gaztelekutik ETB-ko "Gu ta gutarrak" ikustera.
Nori zuzendua: DBH3.
Oharra: irteeran parte hartzeko guraso baimenak, Gaztelekuan jaso behar dira.
Abenduak 28, astelehena
15:10 Gaztelekutik Txuri Urdinera irteera.
Nori zuzendua: DBH1.
Oharra: irteeran parte hartzeko guraso baimenak Gaztelekuan jaso behar dira.
Abenduak 30, asteazkena
13:00 Bazkari elegantea eta pelikula Gaztelekuan.
Nori zuzendua: DBH2.
Urtarrilak 4, astelehena
12:00 Gaztelekutik San Estebanera irteera.
Nori zuzendua: DBH3.
Informazio gehiago: Gaztelekuan, 943 37 10 50 edo gaztelekua@usurbil.eus
Antolatzailea: Gaztelekua.