Izen ematea ixtear, Aginagako gabonetako txokoetan

Noaua Aldizkaria 2015eko abenduaren 9a

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak eguberrietako oporraldirako antolatu dituen txokoetan izen emateko epea ixtear da. Ostiral hau, abenduaren 11 baino lehen apuntatu beharra dago, aginaga@eskolatxikiak.org helbidera idatzita. Prezioa, izen emandako haur kopuruaren arabera zehaztuko da.

Txokoen egutegia finkatua dute; abenduaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean izango dira, baita urtarrilaren 4an eta 5ean ere. Goizez eta lau orduz, 09:00etatik 13:00etara.