Eskaera Correosen aurkeztu daiteke, abenduaren 10a baino lehen. Posta bidez bozkatzeko jakin beharreko guztia, lotura honetan duzue: A20: posta bidezko bozka
Hauteskunde kanpaina betean gara. Momentuz, Usurbilgo EHBilduk deituak ditu bakarrik, bi ekitaldi. Bat ostiralerako 19:00etan frontoian, "Hamaika arrazoi independentziarako" ekitaldia. Eta ordu berean, baina abenduaren 17an Oiardo Kiroldegitik abiatuko den kotxekarabana.
Hauteskundeei loturiko egutegia
Abenduak 10 arte: posta bidez bozkatzeko eskaera egitea (Correosen egin daiteke).
Abenduak 13a baino lehen: erroldan inskribatuta daudelako ziurtagiria eta botoa emateko hauteskunde-dokumentazioa bidaliko zaie, posta bidez bozkatzea eskatu duten hautesleei.
Abenduak 16 arte: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek, bozka emateko epea.
Abenduak 4-18: hauteskunde kanpaina.
Abenduak 20: bozketa eguna, 09:00-20:00 artean zabalik egongo diren hauteslekuetan.
Urtarrilaren 14a baino lehen: Diputatuen Kongresua eta Senatua eratzea.
Abenduak 20ko hauteskundeak: Gipuzkoako hautagaiak
Abian den hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa ikusteko: abenduaren 20ko hauteskundeak, egutegi osoa