Igandean, "Amama" Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 9a, 12:49

Filma gertuen dugun merkatal gune handiko zinema karteldegitik kendu zain ginen, proiekzioak mantendu artean ezin baikenuen Sutegira ekarri. Karteldegitik kendu dutela jakin dugun bezain laster antolatu dugu emanaldia; pasa den Donostiako Zinemaldian estreinatu zen “Amama” filma, abenduaren 13an, igande honetan, Sutegin ikusgai NOAUA! K.E.-ren eskutik, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak aurrez salgai izango dituzue 6 eurotan, Lizardin, Bordatxon eta NOAUA!n. NOAUA!ko bazkideek 4 eurotan, eta aldez aurretik, kultur elkarteko egoitzan.

"Amama", abenduaren 13an

Ordua: 19:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sarrerak: aurrez salgai 6 eurotan, Bordatxon, Lizardin eta NOAUA!n. NOAUA!ko bazkideentzat 4 eurotan NOAUA!n.

Sinopsia: "Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama".

Zuzendaritza eta Gidoia: Asier Altuna.

Aktoreak: Kandido Uranga, Iraia Elias, Klara Badiola, Ander Lipus, Amparo Badiola, Manu Uranga, Nagore Aranburu.

Iraupena: 103 minutu.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.