Kezka eta eragozpenak sortu ditu, azken orduotako ke lainoak

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 9a, 21:32

Azken orduotan herri erdigunean eta inguruetan izan dugun ke lainoak kezka eta eragozpenak sortu ditu herritarren artean. Udaltzaingoak herritarren hainbat kexu jaso ditu, Kaxkoan eta inguruetara zabaldu den ke lainoagatik. Keak begietan eta eztarrian eragozpenak eragin dizkie zenbait herritarrei. Haize handirik ez da ibili gainera, eta ke lainoari desegitea kostatzen ari zitzaion asteazken iluntze honetan. Udaltzaingoa kea zerk eragin duen ikertzen dabil.