Afari beganoa gaur, 2. "Dilistak eta Anabasa" jaialdiaren bezperatan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 10a, 09:28

Animalietatik eratorriak ez dauden jakiekin eginiko afaria, hilero moduan, abenduko bigarren ostegun honetan, iluntzeko 20:30etan hasita Usurbilgo Gaztetxean. Afaria, borondatearen truke.

2. "Dilistak eta Anabasa" jaialdia, larunbatean

"Hardcore-punk zaratari eta lentejei gorazarrea egiteko eguna izango da", antolatzaileen esanetan, abenduaren 12rako antolatu duten jaialdia. Honatx aurreratu diguten egitaraua:

Abenduak 12, larunbata

12:00 Lenteja txapelketa: "parte hartzaileek suak piztu eta prestatzeari ekingo diote. Baldintzak hauek izango dira: eltzea eta barazkiak zuen kontu; sua, lentejak, olioa eta gatza gure kontu; beganoa izan beharko du".

Ondoren, probatzaileek sari banaketa egingo dute bertso bidez eta bazkari herrikoia egingo da prestatutakoarekin.

Arratsaldean, sorpresak; "kontu ibili, edozer gerta daiteke!!!!".

20:00etatik aurrera, kontzertua Usurbilgo Gaztetxean. "Hardcore eszenako toki desberdinetako talde ugari. Bertaratuko den jendeari euskal txapelarekin hurbiltzeko gonbitea egiten diogu. Nahi duenak kamixeta, trapu, tela zaharrak ekar ditzake aurtengo kartel irudia bertan serigrafiatu nahi ezkero aukera egongo baita muxutruk!":
 No Human Existence (Grindcrust, Bourdeaux), Ras (Grindcore masters, Tolosa), 
Haginak (Hc, Orduña), Raza Odiada (D-beat, Bartzelona), Bataälla (Crust´n´roll, Salamanka)., No Retorno (Hc, Zaratazarautz)., Sub Rats (Crust, Portugalete)., Realidad ( Hc radikal, Arnedo).