Herritarrek eginiko hainbat kexuren aurrean, Usurbilgo Udalak zerbitzua ahal bezain laster hobetzeko eskaria luzatu dio Correosi. Bi aldeek eginiko bileran hainbat aldaketa egitea ere adostu dute. Gai honen harira, bandoa kaleratuko du Usurbilgo Udalak, datozen egunotan. Hala dio:
"Usurbildar hori:
Usurbilgo Udaletik jakinarazi nahi dugu, hainbat herritarren kexuari erantzunez, herrian ematen duten zerbitzu eskasari buruzko kexua igorri eta ahalik eta azkarren hobetzeko eskaria luzatu diegula Correoseko arduradunei.
Bileran adostu dugunez, Correos zerbitzuak hainbat aldaketa egingo ditu, postariei dagokionez hurrengo astetan, Usurbilgo zerbitzua hobetzeko asmoz.
Hala eta guztiz ere, etxeetako helbideei dagokionez, ahalik eta erraztasun gehienak emateko eskaria luzatu dute. Etxearen izenaz gain, kale-helbidea eta auzoa ere zehaztea beharrezkoa da, postariei gutun banaketa errazteko.
Eskerrik asko".