Independentziaren aldeko EHBilduren ekitaldia, 19:00etan frontoian

Noaua Aldizkaria 2015eko abenduaren 11

Independentziaren aldeko manifestazioa deitu zuen EHBilduk erdibidera heldu den hauteskunde kanpainako lehen igandean Bilbon. Eta gai beraren inguruan, ekitaldi politikoa deitu dute ostiral arratsalde honetarako, 19:00etan frontoian. Gaurko hitzorduaren ostean, datorren asterako antolatu duen kotxekarabanarekin borobilduko du koalizioak, hilaren 20ko bozketa egunari begirako kanpaina:

Abenduak 11, ostirala

19:00 Ekitaldi politikoa frontoian: "Hamaika arrazoi independentziarako".

Abenduak 17, osteguna

19:00 Kotxekarabana independentziarantz, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.