"Erabakira biltzea" deitu du EHBilduk

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 11a, 19:52

Espainiako Gorteetarako hauteskunde-kanpainak lehen astea bete du. Usurbilen, EHBildu izan da oraingoz ekitaldiak antolatu dituen alderdi bakarra. "Hamaika arrazoi independentziarako" lelopean, mitina egin dute gaur arratsaldean frontoian. Herriko hainbat eragileren hitzak batu dituzte bideo batean. Kanpainari lotutako irudiak ere eman dituzte eta oholtza gainera igo direnen artean, Mertxe Aizpurua, Usurbilgo alkate ohia. Ekitaldiaren amaieran, gaztainak banatu dituzte.

Datorren astean, abenduak 17 osteguna, "Kotxekarabana independentziarantz" iragarri dute, eta Oiardo Kiroldegitik abiatuko da arratsaldeko 19:00etan.