"Trukea jolas" bihurtu du beste behin, Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak larunbat honetan frontoian antolatu duen Jostailu Erabilien Azokan. Aisialdirako produktuak erosi, erabili eta bota beharrean, trukea eta berrerabilera sustatu nahi izaten dute, eguberri atari honetan azken urteotan ospatu ohi den ekimen honen bidez.
Herritarrek etxean dituzten jostailu eta antzekoen trukea eta berrerabilera. Hain zuzen, larunbat goiz honetako azokako erakusmahaietan ikusgai izan ditugun produktuak herritarrek ostegun eta ostiralean Sutegiko aretoan egin den bilketarako utzitakoak genituen. Azokarako materiala utzi dutenek, nahi izanez gero, abenduaren hamabigarren honetako azokan zeuden produktuekin truka zezaketen. Aproposa, bidean datozen gabonetan opariren bat egiteko. Bazen zer aukeratua.
Giro ederra zegoen azokara gerturatzeko, eta bisitariak izan ditu, guraso eta haurrak gehienak.