Zuen esku, Herritar Txartel berrirako diseinua hautatzea

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 12a, 12:00

Argazkiotan ageri diren paneletako diseinuetako bat, erosketak egin eta hainbat udal zerbitzuetan identifikatzeko 2016an eskuartean izango dugun Herritar Txartel berriaren irudia izango da. Txartelaren bi aldeek izango duten itxura erabakitzeko, 3 diseinu lan hauetako bat aukeratu behar duzue. Bozka gehien jasotzen dituena izango da hautatua.

Diseinu lanak Sutegin dituzue ikusgai. Hurbilago Elkarteak antolaturiko lehiaketara aurkeztu zituzten, beste 15 diseinu lanekin batera. Finalera heldu diren hirurak, epaimahaiak hautatu zituen. Orain herritarren txanda da. Usurbildarrek dute azken hitza.

Lehiaketako azken fasera heldu diren hiru diseinu lan hauetako bat aukeratzea dagokizue. Hiru proposamenok, eskuorri batean bildu ditu Hurbilago Elkarteak. Eskuorria oraindik eskuratu ez baduzue, elkarteko kide diren establezimenduetan lortu dezakezue. Proposamenak ikusi eta hauetako baten alde bozkatzeko aukera izango duzue, eskuorria bera, bozka papera ere izango baita. Hiru diseinuetako bati marka egin eta eskuorria, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan jarrita egongo diren kutxetan utzi, abenduaren 19a baino lehen. Gabonetan egingo da bozka zenbaketa. Gogoan izan, pertsona bakoitzeko bozka bakarra eman daiteke.