109 lagun bart, “Amama” ikusten

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 14a, 15:00

Nahi bai, baina ezin genuen proiektatu Sutegin, ondoan dugun zinema aretoetako karteldegitik kendu arte. Kendu bezain laster antolatu genuen proiekzioa. Filma estreinatu zenetik denbora pasa eta zuetako askok ikusia izango zenutelakoan ginen. Eta horrek harritu gintuen igande iluntzean.

109 lagun hurbildu baitziren Sutegira, NOAUA! Kultur Elkarteak antolatuta, “Amama” ikustera. Proiekzioaren biharamun honetan jakin dugu gainera, filmeko aktoreetako bat, Iraia Elias Goya sarietarako izendatu dutela, emakumezko aktore berri onenaren sailean. Sari banaketa otsailaren 6an izango da, Madrilen.