313 langabetu azaroan Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 14a, 15:25

Urrian baino 4 langabetu gehiago azaroan Usurbilen. Guztira 313, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen datuen arabera. Buruntzaldean eta Gipuzkoan aldiz, beherantz egin du lanik gabe diren herritarren kopuruak; bailaran 160 langabetu gutxiago zenbatu zituzten joan den hilabetean. Gipuzkoa mailan aldiz, 728 langabetu gutxiago.

Usurbilgo datuetara itzulita, gizonezkoen langabezia tasan igoera txiki bat eman da (147tik 152ra), emakumezkoenean jaitsiera (162tik 161era). Kontratazio datuei erreparatuta, alderantzizkoa. Emakumezkoen kontratazioak (147) gizonezkoena baino (176) baxuagoa izaten segitzen du, emakume langabetu kopuruak handiagoa izaten jarraitzen duen artean. Guztira 325 kontratu erregistratu dira, urrian baino bi gutxiago, eta gehienak, 325etik 302, aldi baterakoak izan dira. Datu guztiak zehatz mehatz, segidan:

2015eko azaroa

Usurbil: 313.     Buruntzaldea: 4.211.    Gipuzkoa: 41.750.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 152.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 70.

45 urtetik gora: 74.


Emakumezkoak: 161.

25 urtetik behera: 3.

25-44 urte artean: 84.

45 urtetik gora: 74.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 7.

Industria: 50.

Eraikuntza: 33.

Zerbitzuak: 206.

Aurretik lanik gabe: 17.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 911.

Astigarraga: 302.

Hernani: 1.163.

Lasarte-Oria: 1.198.

Urnieta: 324.

Usurbil: 313.

Guztira: 4.211.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 41.750.

Erregistraturiko lan kontratuak

Gipuzkoan: 20.929.

Buruntzaldean: 1.844.

Usurbilen: 325.

Aldi baterakoak: 311.

Zerbitzuen sektorean: 227.

Sexuaren arabera: 172 lan kontratu gizonezkoenak, 153 emakumezkoenak.