KMK15-en balorazio ekitaldia, 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 15a, 08:39

Kilometroak 2015 Gattunk ekimenaren balorazioa herriarekin partekatu nahi dute Udarregi Ikastolak eta Usurbilgo Udalak. Ekitaldi baten bueltan izango da. Astearte honetan, abenduaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan hasita Sutegiko auditorioan. Saio irekia izango denez, gerturatzeko deia zabaldu dute. “Ekimen honen bueltan aritu den herritar orori luzatu nahi diegu bertaratzeko gonbita”, antolatzaileen esanetan.

Gure Zozketak, sariturik ez

Bi hilabete igaro dira eta sariturik ez da azaldu. 60.000 euro jokoan jarri dituen KMK15 ekimenaren aldeko Gure Zozketako lehen zenbaki saritua izan zezakeen (51.855) inor ez zen agertu azaroaren 5era arte finkatua zegoen epearen baitan. Bigarren zenbaki saritu batekin ere (2.689) proba egin dute azken asteotan. Baina gauza bera gertatu da. Abenduaren 5era arte finkatua zegoen epearen baitan, ez da sariturik agertu. Antolatzaileek honenbestez, "Kilometroak 2015 ekimenak Usurbilgo Udarregi Ikastolaren eraikin berriaren finantziazioan laguntzeko erabiliko du zozketatutako saria".

Gattunk DVD-a salgai

#Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizuna, #Gattunk bideoklipa eta Udarregi ikastolaren inguruko dokumentala. Hiru ikusentzunezko horiek bateratu dituzte DVD bakar batean. Interesa duenak, eskura izango du DVDa Lizardin eta Laurok liburu dendetan.