"Betaurreko (u)moreak: emakumeak barrean ahalduntzen" saioa, 18:30etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 15a, 11:18

"Koktel bat da. Nagore Uriartek puntuak ipiniko ditu eta ni saiatuko naiz puntu horiei erantzuten. Gaia interesatzen zaidan aldetik, gai honi loturiko erreferentziak egongo dira bideo proiekzio ezberdinen bitartez", aurreratu digu Idoia Torregaraik, astearte honetan 18:30etan Potxoenean eskainiko duen "Betaurreko (u)moreak: emakumeak barrean ahalduntzen" saioaz.

"Solasaldi honetan, txikitatik bizitakoa dut abiapuntu, eta gai honetan hausnarketa egiten duten hainbat ahots izango ditugu bidelagun, bideoen bidez. Horretan oinarrituko naiz batez ere. Baina umorean ere, beti sentitu izan dut emakumeak –eta nik emakume bezala– koxka bat gehiago gainditu behar duela. Besteak beste, zergatik ez daude erreferentziazko emakume gehiago? Antzerkigintzan egon da erreferentziarik, bertsotan ere, baina arlo horietan ere oso gutxi zeuden", dio Torregaraik.

Idoiak azken astekarirako eskainiko elkarrizketa osoa, hemen: http://www.noaua.eus/?p=43942

“Betaurreko (u)moreak: emakumeak barrean ahalduntzen”

Eguna: abenduak 15, asteartea.

Ordua: 18:30.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Hizlariak: Idoia Torregarai eta Nagore Uriarte.

Zehaztasunak: "Umoreak ondo pasatzeko, distantzia hartzeko, kritikatzeko, interpretatzeko eta beste hainbat gauzetarako balio du. Tradizionalki gizonezkoen esparrua izan da eta horrek hainbat eragin ditu gaur egun ere. Hitzaldi honetan emakumeek plaza hau hartzearen garrantziaz arituko gara. Jantzi betaurreko (u)moreak!".

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.