Xabier Uribek "Solo amor" bere lehen olerki liburua aurkeztuko du ostiralean

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 15a, 14:19

Usurbildarrak plazaraturiko lehen sormen lana aurkeztuko du jendaurrean, ostiralean 19:00etan Sutegi udal liburutegian. "Sólo amor" izena du bere liburuak, olerkien lana da, La Sombra de Cain izeneko argitaletxeak plazaraturikoa.

"Lan honetan, oso sentikorra den poesiaren aurrean aurkitzen gara. Ukimen, usain, zapore, oroitzapenek... unearen esentzia islatzen dute, poetaren memoriatik bere etorkizuneko ametsetaraino", argitaletxearen liburu aurkezpenak dioenez.

Uribek maitasunari buruz idatzi du olerki liburu honetan. Hizkuntza eta irudi ulerterrazak baliatzen ditu. Irakurlea erraz jarri daiteke bere lekuan.

Informazio gehiago: "Sólo amor"