"Ilargiaren egutegia" aurkeztuko du Jakoba Errekondok, larunbatean

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 16a, 12:04

2016an ze egunetan bizi garen ez galtzeko, oharrak apuntatu edo egun bereziak borobiltzeko egutegiak eskuragarri dituzue. Sukaldean txokoa bilatu behar denentzat. Aste honetako NOAUA!rekin batera helduko zaizue, Zaloa Arnaiz herritarrak 2016rako diseinatu duen NOAUA!ren egutegia.

Udarregi Ikastolan ere eskuragarri dute baita, Iparraldeko ikastolen aldeko Seaska egutegia. 4 eurotan erosi daiteke Haur Eskolako edota ikastolako idazkaritzan.

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak ere 5 eurotan salgai jarria du, Etxerat-en 2016ko egutegia.

Aurkezpena

Ilargiaren egutegia kaleratu dute baita. Alkartasuna Kooperatiban eros dezakezue 7 eurotan edo alkartasuna.eus atarian. Larunbatean aurkeztuko du Jakoba Errekondok, goizeko 11:00etan Potxoenean. Alkartasuna Kooperatibak, Argiak eta Kimu Batek antolaturiko ekitaldira joan asmo duzuenok, jakinarazi aurrez, bideotatik: 943 361 114 edo alkartasuna@usurbil.com

Jai egun berriak, 2016an

Edozein dela ere eskuratzen duzuen egutegia; berehala jabetuko zarete. Jai egun berriak izango ditugu 2016an. Bat urriaren 7an, lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zeneko 80.urtemuga egunez. Irailaren 9a ere jai eguna izango dugu, uztailaren 31 (jai eguna) igandez egokituko baita. Gainerakoan, aurreko urteetako jai egunak izango ditugu:

-Urtarrila: 1,6.

-Martxoa: 24,25,28.

-Maiatza: 1.

-Uztaila: 2,25.

-Abuztua: 15.

-Iraila: 9.

-Urria: 7,12.

-Azaroa: 1.

-Abendua: 6,8,25.