Ekoizleen joan etorri nabaria NOAUA!n, Santo Tomas Azokako txapelketetan izen ematea ixtear den honetan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 16a, 13:54

Datorren igandeko Santo Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetan izen emateko epea ostegun honetan itxiko dugu. Ekimenotan parte hartu nahi duten Usurbil, Aginaga eta Zubietako ekoizleek, NOAUA!ra aipatu jaki edo edaria ekarri eta apuntatzeko denbora askorik ez dute jada.

Azken egunotan, ekoizleen joan etorria nabaria izan da kultur elkarteko egoitzan. Gogoan izan, txapelketotan parte hartzeko argibideok:

Izen ematea

Abenduaren 9tik 17ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sariak:

1. Sarituarentzat: 150 euro+txapela.

2. Sarituarentzat: 90 euro+kopa.

3. Sarituarentzat: 50 euro.

Sagardo lehiaketa

Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.

Babarrun lehiaketa

Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.

Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:

-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...

-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.

-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.

-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.

-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.