"Genozidioa Euskal Herrian" hitzaldia, 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 17a, 08:15

Nafartarrak taldekoek antolaturiko hitzaldia, ostegun honetan, 19:00etan hasita Sutegiko auditorioan, Eneko Bidegainekin. "Raphael Lemkin Holokaustotik bizirik atera zen jurista poloniarrak definitu zuen NBErentzat genozidioaren kontzeptua: giza talde bat berariaz suntsitzea ez ezik, haren kultura, ekonomia, hizkuntza, erlijioa eta nazio hori osatzen duen guztia desagerraraztea ere bada. Eneko Bidegainek errepasoa emango dio gure historiari, Lemkin eta Xabier Irujoren liburua ("Genocidio en Euskal Herria") abiapuntutzat hartuta". Hortik aurrerakoak, ostegun honetan Sutegin.

Elkartasun kanpainaren amaiera, igandeko azokan

Zuberoko ikastolak laguntzeko elkartasun kanpaina antolatu du Nafartarrak taldeak azken asteotan. Xiberoko produktu goxoez hornituriko saskiak eskatzeko aukera egon da. Bildutako laguntzaren berri emango dute Nafartarrek eta Usurbila datorren zuberotar talde batek, igande honetan ospatuko dugun Santo Tomas Azoka amaieran. Otarrak eskatu dituzuenok, gerturatu abenduaren 20an, Nafartarrek frontoian kokatuko duten salmenta postura. Bertan eskuratu ahalko dituzue aurrez eskaera bideratua duzuenok. Unean bertan ere erosi ahalko dira.

Ahüzki otarra

 Produktuak: ardi gazta (900 gr), ahate gibela (125 gr), bizkotxo poltsa "artisanala" (200 gr), eztia (500 gr).

Prezioa: 40 euro.

Irati otarra

Produktuak: ardi gazta (900 gr), ahate gibela (125 gr), bizkotxo poltsa "artisanala" (200 gr), eztia (500 gr) eta axoa, xahalki xehatua saltsan (750 gr).

Prezioa: 52 euro.

Kanpainari buruzko informazio gehiago: ikaskoli.eu