Gabon kantu artean agurtuko dute ikasleek, lehen hiruhilekoa

Noaua Aldizkaria 2015eko abenduaren 18a

Azken klase eguna dute ostiral honetan, Aginagako Eskolan eta Udarregi Ikastolan. Gabonetako kantu eta txistor jan artean agurtuko dute 2015-16 ikasturteko lehen hiruhilekoa. Astelehenean, Zubietako Eskolakoen txanda izango da. Honatx iragarri dituzten ekitaldiak. Baita Santo Tomas egunari begira ostiral honetarako Artzabalen eta Santuenean iragarri dituzten ekimenak ere:

Abenduak 18, ostirala

Aginagako Eskolan:

Goizean zehar, Aginagako Eskolakoak kantuan kalejiran ibiliko dira, Aginagatik barrena.

Udarregi Ikastolan:

09:30-10:50 LH eta DBH-koen gabon kanta saioa:

-LHkoen ibilbidea: "Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara".

-DBHkoen ibilbidea: "Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara".

11:25 HH-ko haurren gabonetako kantu saioa. Ibilbidea: "Agerialdetik abiatu eta ikastola gorrira, han lehen geldialdia. Ondoren biribilgunean, Olentzeroren aurrean eta azken geldiunea frontoian izango da. Bertan, ikasitako gabon kanta guztiak gerturatzen garenok elkarrekin abestuko ditugu".

17:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolako 2-3 urteko geletara.

Ondoren, jolastokian haur, hezitzaile, guraso eta herritarrak elkartu eta gabon kantak abestuz kalejira frontoira.

18:15ak aldera, frontoira iristea. Haur Eskolakoentzako askaria, musikak girotua; pintxo eta sagardo dastaketa.

17:30 Santo Tomas festa Santuenean: "Magiklow" emanaldia, gabonetako lehiaketako sariketa eta otarren zozketa, txistor jana. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

18:00 Txistor jana eta 12 loteren zozketa Gure Pakeako bazkideentzat Artzabalen. Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.

Abenduak 21, astelehena: San Tomas Festa Zubietan

Goizean zehar, Santo Tomas Festa Zubietako Eskolan: gabonetako kantu emanaldia eta musikak giroturiko txistor jana.

Antolatzailea: Zubietako Eskola.