Kirol taldeak, urteko azken jardunaldiari begira

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 18a, 12:09

Eguberrien atariko eta 2015eko azken jardunaldia herriko futbol eta eskubaloi taldeentzat asteburu honetan. Gabonetan etenaldia izango dute, nahiz kirol ekimen berezirik antolatu den, abenduaren 26rako; Usurbil F.T.-k futbol topaketa deitu du Haranen. Usurbil Kirol Elkarteak, Mirotz Ullateren omeneko Gabonetako Eskubaloi Txapelketa Oiardo Kiroldegian:

Futbola Haranen

Abenduak 19, larunbata

10:00 Alebin mutilak:

Udarregi 5B-Udarregi 5A

Udarregi 6B-Udarregi 6A

11:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Ostadar S.K.T. “B”

16:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Zarautz K.E. “B”

Futbol Topaketa

Futbol topaketa antolatu du Usurbil F.T.-k abenduaren 26rako. Goizez izango da Haranen. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, errifa zozketa egingo da topaketa honen baitan.

Usurbil F.T.-ko beteranoen taldean parte hartzeko deia

Helduen mailako futbol taldean parte hartzeko gonbita Usurbil F.T.-tik. “Futbola gustuko izan eta Usurbil F.T.-n jokatu nahi baduzu, beteranoen taldean parte hartu! Anima zaitez!”. Argibide gehiagorako: 658 709 246.

Eskubaloia

Oiardo Kiroldegian:

Abenduak 20, igandea

09:15 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-CB Urola EK “B”

10:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E. “A”-Zuazo

12:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zuazo

Lasarteko udal kiroldegian:

Abenduak 20, igandea

10:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Bera Bera Bat

Usurbil K.E., Euskal Selekzioan

Abenduak 20, igandea

15:40 Infantil mutilen entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian: Eneko Furundarena.

15:40 Kadete mutil “promesen” entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian: Julen Nazabal Aisa.

16:30 Jubenil mutilen entrenamendua, Urdulizeko Iparralde Kirolegian: Mikel Atxega Arruti.

17:30 Jubenil nesken entrenamendua, Urdulizeko Iparralde Kiroldegian: Estitxu Berasategi Iparragirre.

17:30 Jubenil neska “promesen” entrenamendua, Arrasateko Iturripe Kiroldegian: Ane Irazabal Esnaola.

17:30 Jubenil mutil “promesen” entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian: Jokin Azpeitia Cao.

17:30 Kadete mutilen entrenamendua, Getxoko Fadura Kiroldegian: Eneko Iribar Zumeta.

Mirotz Ullateren omeneko Gabonetako Eskubaloi Txapelketa

Gabonetako infantil mailako lagun arteko lehia berezia, abenduaren 26rako antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak. Egun osoz jokatuko dira eskubaloi neurketak Oiardo Kiroldegian, 09:00-19:00 artean. Gero, 20:00ak aldera izango da sari banaketa. Bai nesketan, bai mutiletan, taldeok parte hartuko dute:

Neskak:

-A multzoan: Usurbil, Tolosa eta Basauri.

-B multzoan: Zarautz, Pulpo eta Anaitasuna.

Mutilak:

-A multzoan: Usurbil, Pulpo eta Basauri.

-B multzoan: Zarautz, Tolosa eta Anaitasuna.

Neurketen ordutegia

Nesken txapelketa:

09:00 Usurbil-Tolosa

10:00 Zarautz-Pulpo

11:00 Tolosa-Basauri

12:00 Pulpo-Anaitasuna

13:00 Usurbil-Basauri

14:00 Zarautz-Anaitasuna

16:00 5.-6. postuak

17:20 3.-4. postuak

18:40 Nesken finala

Mutilen txapelketa:

09:30 Usurbil-Pulpo

10:30 Zarautz-Tolosa

11:30 Pulpo-Basauri

12:30 Tolosa-Anaitasuna

13:30 Usurbil-Basauri

14:30 Zarautz-Anaitasuna

16:40 5.-6. postuak

18:00 3.-4. postuak

19:20 Mutilen finala

Oharrak:

-Partiden iraupena: 12 minutuko 2 zati (minutu bateko atsedena).

-13:00-15:30 Bazkaria.

-20:00 Sari banaketa.