Bozkatzeko 8 gune, abenduaren 20ko hauteskundeetan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 18a, 12:05

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak ospatuko dira igandean. Bozkatzeko gunea, bizi zareten lekura ahalik eta gehien hurbildu asmoz, ohi bezala, bozka emateko 8 guneok egokituko ditu Usurbilgo Udalak, igandean: 3 mahai Udarregi Ikastolan, 2 mahai Kalezarko Haur Eskolan, eta hautesleku bana kokatuko dute, Zubietako Lanbide Eskolan, Santuenea Elkartean eta Aginagako Ikastetxean. Bozkatzeko ordutegia, ohikoa: 09:00-20:00 artean. Iluntzeko 20:00etatik aurrera egingo da bozken zenbaketa. Atari honetan bertan izango duzue emaitzen berri.

Abenduak 20ko hauteskundeak: Gipuzkoako hautagaiak

Abian den hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa ikusteko: abenduaren 20ko hauteskundeak, egutegi osoa