"Bi Txoriburu" erakusketaren inaugurazioa 19:00etan

None

Hiru usurbildar sortzaileek Sutegin bisita dezakezuen "Bi Txoriburu" erakusketari eginiko ekarpena aurkeztu zuten bart; Ion Markel Saez de Urabainek "Kalekumeak" kalean ateratako argazki bilduma, Ibai Arrietak 2010ean lagun artean Kubara eginiko bidaian ateratako irudiak eta Peru Galbetek, denboraldi batez Edinburgon bizi izan zenean tabernetan euskaraz abesten zuen Alan Hunter eskoziarrari grabaturiko dokumentala.

Sortze lan hauen beste aldea, ezagutzen ez dugun hori azaldu zieten, ostegun iluntzean Sutegira gerturatu ziren herritarrei. Aurkezpen saio honen ostean, ostiral honetan 19:00etan inauguratuko dute, Zorione Mendezek antolatu duen erakusketa-salmenta gunea.

Gogoan izan, arte diziplina ezberdinetako egileen lan bilduma ezagutu eta erosteko ere aukera izango duzue abenduaren 27ra arte, Sutegin. Antolatzaileen esanetan, urte garai honetan, gabonetarako opariak egiteko aukera ederra beraz kultur etxeko aretora gerturatuta.

Erakusketa, bi astez

Abenduan 14tik 27ra Sutegin. Astelehenetik igandera irekita:

-Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00.

-Larunbat eta igandeetan: 11:00-13:00 eta 17:00-­20:00.

Deialdi bereziak:

-Abenduak 18, ostirala: 19:00 Inaugurazioa.

Antolatzailea: Zorionez Mendez.