"Solo amor" bere lehen olerki liburua aurkeztu du Xabier Uribe Navarrok ostiral iluntze honetan, Sutegi udal liburutegian. Pasarte batzuk ere errezitatu ditu, ekitaldira bertaratu diren herritar, lagun eta senideen aurrean. Maitasuna du ardatz, bere estreinako lanak.
"Lan honetan, oso sentikorra den poesiaren aurrean aurkitzen gara. Ukimen, usain, zapore, oroitzapenek... unearen esentzia islatzen dute, poetaren memoriatik bere etorkizuneko ametsetaraino", argitaletxearen liburu aurkezpenak dioenez.
Uribek maitasunari buruz idatzi du olerki liburu honetan. Hizkuntza eta irudi ulerterrazak baliatzen ditu. Irakurlea erraz jarri daiteke bere lekuan.
Informazio gehiago: "Sólo amor"