8 hautesleku eta 11 hautagai zerrenda, igande honetako bozketetan

Noaua Aldizkaria 2015eko abenduaren 20a

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak ospatuko dira igande honetan. Bozkatzeko gunea, bizi zareten lekura ahalik eta gehien hurbildu asmoz, ohi bezala, bozka emateko 8 guneok egokituko ditu Usurbilgo Udalak, igandean: 3 mahai Udarregi Ikastolan, 2 mahai Kalezarko Haur Eskolan, eta hautesleku bana kokatuko dute, Zubietako Lanbide Eskolan, Santuenea Elkartean eta Aginagako Ikastetxean. Bozkatzeko ordutegia, ohikoa: 09:00-20:00 artean. Iluntzeko 20:00etatik aurrera egingo da bozken zenbaketa. Atari honetan bertan izango duzue emaitzen berri. Gipuzkoan, 11 hautagai zerrenda aurkeztu dira igande honetako hitzordura.

Abenduak 20ko hauteskundeak: Gipuzkoako hautagaiak

Abian den hauteskunde prozesuari loturiko egutegi osoa ikusteko: abenduaren 20ko hauteskundeak, egutegi osoa