Xabier Akizu: “Landarea ez da bakarrik lurrari esker hazten”

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 19a, 13:49

Jakoba Errekondok eta Xabier Akizuk Ilargiaren egutegia 2016 aurkeztu dute gaur eguerdian Potxoenean. Puri-puri dagoen korrontea izan arren, egutegia biodinamikoarena ez dela gauza berria adierazi du Akizuk. “Nekazaritza egiten hasi zenetik, gizakiak ilargiaren eta kosmosaren eragina hartu du kontuan”. Eta gaurko aurkezpen ekitaldian, egutegi biodinamikoari buruzko hainbat azalpen eskaini ditu. “Landarea ez da bakarrik lurrari esker hazten”. Ondoko bideoan entzun ditzakezue Xabi Akizuren azalpenak.

 

Alkartasuna Kooperatibak, Kimu Bat dendak eta Argiak Ilargiaren egutegiaren edizio berria plazaratu dute. Aurtengoa, Pello Zabalaren esaerekin osatzen da. Durangoko Azokan, Argiako postuan egon zen salgai eta agortu egin zen. Edizio berri bat egin behar izan dute. Ilargiaren egutegia 2016 Alkartasuna Kooperatiban eta Usurbilgo ohiko saltokietan aurkituko duzue, eta bestela alkartasuna.eus atarian ere egin daiteke erosketa.