139 izan da, amaitu berri den Santo Tomas Azokaren baitan egin dugun Errigoraren Nafarroa hegoaldeko produktu goxo askoez hornituriko otar zozketako zenbaki saritua. Saritua ez da agertu. Ziurtatu ezin dugun arren, gure kalkuluen arabera, ondoko irudiko hirukoteak irabazi du, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza eta tokiko produktuen salmenta sustatzeko Errigorak beste zenbait eragilerekin batera antolaturiko elkartasun kanpainan, NOAUA! Kultur Elkarteak erosi zuen otarra.
Milesker guztioi!
183 zenbaki banatu ditugu guztira, baina askoz gehiago izan zarete, "Fotokolean" parte hartu duzuenak. Mila milesker guztioi, NOAUA!ren Euskararen Leihoan erretratatzen uzteagatik!!! Laster, web orrialde honetan bertan zuen argazkiak ikusteko moduan izango zarete.