NOAUA! K.E.-ren "Fotokoleko" argazkiak, sarean

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 20a, 12:46

Lagunak, koadrilak, bikoteak, anai arrebak, guraso eta seme-alabak, haur, gazte nahiz helduak, banaka, binaka nahiz taldean... gerturatu zarete Santo Tomas Azoka honetan, NOAUA! Kultur Elkarteak antolatu duen "Fotokol" partikularrera. Errigoraren otar bat zozketatzekoak ginen. Zozketan parte hartzearen truke, "Euskararen leihoan" argazkitxo bat ateratzeko gonbita luzatua genizuen. Eta erantzuna ezin hobea izan du ekimenak; ehunetik gora lagun gerturatu zarete "Fotokolera". Beste behin, milesker parte hartu duzuen guztioi!!!

Hemen dituzue adibide moduan, "Fotokoleko" irudi batzuk. Bilduma osoa ikusi nahi baduzue, klikatu lotura honetan: NOAUA! K.E.-ren Fotokola 2015