Parte hartzeari loturiko datu berria; arratsaldeko 18:00ak artekoa. Usurbildarren %57,99ak jada bere bozka emana du, Espainiako Gorteak berritzeko igande honetarako deitu diren hauteskunde egun honetan. Bozka eskubidea duten 4.677 herritarretik 2.712k bere botoa eman du jada Udarregi Ikastolan, Kalezarko Haur Eskolan, Zubietako Lanbide Eskolan, Santuenea Elkartean eta Aginagako Eskolan zabaldu dituzten 8 hauteslekuetan.
2011ko hauteskundeetako datuekin alderatuta, ia 4 puntu egin du gorantz parte hartzeak. Duela lau urteko hauteskundeetan ordu honen bueltan, herritarren %54,28ak emana zuen bere bozka. 2.545 lagunek guztira.
Honatx beraz laburbilduz, arratsaldeko 18:00ak arte ezagutzera eman diren Usurbilgo parte hartze datuak, 2011ko datuekin alderatuta;
2015
14:00ak arteko parte hartzea: 1.798 (%38,44).
18:00ak arteko parte hartzea: 2.712 (%57,99).
2011
14:00ak arteko parte hartzea:1.744 (%37,19).
18:00ak arteko parte hartzea: 2.545 (%54,28).