Ia hiru asteko oporraldiaz gozatzeko aukera izango dute, Aginagako Eskolan. Baina aspertzeko tarte handiegirik izan gabe joango zaizkie oporrok, astelehen honetatik aurrera, Gabonetako Txokoak antolatu baitituzte Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartekoek. Abenduaren 11 baino lehen izena eman zutenek, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era jolasean igaroko dituzte astetarteko goizak, 09:00-13:00 artean. Egunotarako iragarri dituzte txokoak: abenduaren 22tik 24ra eta hilaren 28tik 30era, eta urtarrilaren 4ean eta 5ean. Argibide gehiagorako: aginaga@eskolatxikiak.org
Mari Domingi eta Olentzeroren bisita
Txokoez gain, bisita berezi bat ere izango dute etxeko txikienek. Mari Domingi eta Olentzero Aginagara datoz abenduaren 23an, arratsaldeko 17:00etan. Haurren gutunak bilduko dituzte. Eta segidan, txokolate goxo askoa dastatzeko aukera izango da, Antxomolantxa Elkartekoen eskutik.
Kantura, abenduaren 24an
Gaurkoan ikasleen txanda izan da, abenduaren 24an animatzen diren aginagar eta herritar guztiena. Baserritar jantziak soinean, gabon kantak abesteko hitzordua antolatu dute aurten ere Aginagako parrokiakoek. Goizeko 09:00etan finkatu dute abiatzeko hitzordua, elizatik. Bazkal ordura arte, Aginagako landa eremutik barrena lehenik, eta gero herri erdigunean zehar ibiliko dira kalejiran. Usadio luzeko ohitura berritzen. Aginagarren arteko loturak sendotzeko aukera ederra eskaini ohi du ekimen honek,
Irudiak: Aginagako Eskola.