Santo Tomas Eguna gaur, Gaztelekuan eta Zubietako Eskolan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 21a, 09:25

Abenduak 21 ditu gaur; astelehena. NOAUA!k aurre hartu zion igandean frontoiaren bueltan ospatu genuen azokarekin. Baina Santo Tomas Eguna berez ordea da gaur da. Jai giroan ospatuko dute Zubietako Eskolan eta Gaztelekuan.

Zubietan, oporretara gaur

Udarregi Ikastolan eta Aginagako Eskolan ostiralean joan ziren oporretara. Astelehen honetan, Zubietakoen txanda. Festa giroan agurtuko dute, 2015-16 ikasturteko lehen hiruhilekoa; Santo Tomas festaren bueltan. Haur, hezitzaile eta gurasoak gabon kantuak abesteko bilduko dira goiz partean eta, txistor jan ederra egingo dute gero.

Festa, erabiltzaile guztientzat

Gabonetarako ekimen eskaintza zabala antolatu du Gaztelekuak, 12-16 urte arteko gazteentzat. Hasteko, erabiltzaile guztiak bildu nahi dituen Santo Tomas Festa ospatuko dute astelehen honetan, 16:30etik aurrera. Honez gain, festak edota irteerak ere antolatu dituzte. Txangoetara joan asmo dutenek, aurrez Gaztelekuan baimenak eskuratu beharko dituzte:

Abenduak 21, astelehena

16:30 Santo Tomas festa Gaztelekuan.

Zehaztasunak: "Baserritarrez jantzita etorri!".

Nori zuzendua: denak.

Abenduak 22, asteartea

09:15 Gaztelekutik ETB-ko "Gu ta gutarrak" ikustera.

Nori zuzendua: DBH3.

Oharra: irteeran parte hartzeko guraso baimenak, Gaztelekuan jaso behar dira.

Abenduak 28, astelehena

15:10 Gaztelekutik Txuri Urdinera irteera.

Nori zuzendua: DBH1.

Oharra: irteeran parte hartzeko guraso baimenak Gaztelekuan jaso behar dira.

Abenduak 30, asteazkena

13:00 Bazkari elegantea eta pelikula Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH2.

Urtarrilak 4, astelehena

12:00 Gaztelekutik San Estebanera irteera.

Nori zuzendua: DBH3.

Informazio gehiago: Gaztelekuan, 943 37 10 50 edo gaztelekua@usurbil.eus

Antolatzailea: Gaztelekua.