Abenduaren 24ko kantu saioa prestatzeko entseguak Zubietan

Noaua Aldizkaria 2015eko abenduaren 22a

Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak antolatu du abenduaren 24ko gabonetako kantu saioa. Osteguneko hitzordua prestatzeko, entsegu saioak deitu dituzte astearte eta asteazken honetarako 19:00etan Kaxkapen.

Gabon kantak abesteko eguna izango dugu etzi. Begira bestela, abenduaren 24rako deitu diren hitzordu guztiok:

Abenduak 24, osteguna

09:00 Aginagan: eliza paretik, gabon kantak abestera etxez etxe, bazkal ordura arte. Antolatzailea: Aginagako parrokia.

16:00 Zubietan: gabonetako kantu saioa, Artzabaleta baserritik abiatuta. Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera. Antolatzailea: Parrokia.

17:30 Kaxkoan: Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero eta Mari Domingirekin herri itzulia, frontoitik abiatuta. Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu, Kantu Taldea.

18:00 Santuenean: Olentzeroren irteera eta kalejira auzo elkartetik. Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.

19:00 Kaxkoan: Olentzero taldeen amaiera bateratua frontoian.