Gabonetako kantu saioak, egun osoz

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 24a, 02:45

Eztarria eta jantziak prest badituzue, segi kalera. Goizean Aginagan hasi eta iluntzean frontoian amaitu arte, eguberri giro beteko hitzorduak nagusi ostegun honetan. Kantu saioak nonahi eta noiznahi egun osoz. Adi deialdi guztioi:

Abenduak 24, osteguna

09:00 Aginagan: eliza paretik, gabon kantak abestera etxez etxe, bazkal ordura arte. Antolatzailea: Aginagako parrokia.

16:00 Zubietan: gabonetako kantu saioa, Artzabaleta baserritik abiatuta. Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera. Antolatzailea: Parrokia.

17:30 Kaxkoan: Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero eta Mari Domingirekin herri itzulia, frontoitik abiatuta. Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu, Kantu Taldea.

18:00 Santuenean: Olentzeroren irteera eta kalejira auzo elkartetik. Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.

19:00 Kaxkoan: Olentzero taldeen amaiera bateratua frontoian.