Euskal presoak etxeratzea eskatzeko ekimenak eguberrietan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 22a, 10:00

Urtero moduan, eguberrietan ez dute etenik izango, euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun ekimenek. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak honako hitzorduok antolatu ditu, Xabier Aranburu "Xomorro", Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko presoen etxeratzea eskatzeko:

Abenduak 24, osteguna

17:30-19:30 Frontoitik abiatuta, Olentzero eta Mari Domingirekin herri itzulia, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Baserritar jantziekin agertzeko deia.

Abenduak 31, osteguna

20:00 Topa berezia Dema plazan.

Urtarrilak 3, igandea

12:00 "Desapiyua" Dema plazan, Xomorro, Olatz eta Patxi etxeratzeko. Harria baietz mugitu!

Urtarrilak 9, larunbata

17:00 Manifestazioa Bilbon eta Baionan, Sare eta Bagoaz-ek antolatuta. Autobus zerbitzua Usurbildik. Izen ematea, ohiko tokietan.

Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Herriko presoei idazteko helbideak

Xabier Aranburu Muguruza

C.P. Herrera de la Mancha, Mód. 1

Apartado 77

13200 Manzanares (Ciudad Real)

Olatz Lasagabaster Anza

Centro de Cumplimiento de Foncalent-Módulo Mujeres

Pgno de la Vallonga s/n-Aptdo. 5050

03113 Alacant

Patxi Uranga Salbide

Centro de Cumplimiento de Foncalent

Polígono de la Vallonga s/n-Aptdo 5050

03113 Alacant