Zirkoa eta Dsikotxiki mugikorra, Gabonetako Jolas Parkean

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 23a, 11:09

Abenduaren 28tik aurrera, 2-12 urte artekoek nekatu arteraino jolasean edo saltoka aritzeko aukera izango dute. Non? Usurbilgo Udalak Oiardo KiroldegianĀ antolaturiko aisialdi gunean. Gogoan izan ordutegia; abenduaren 28an, 29an eta 30ean, 11:30-13:30 (goizez) eta 17:00-20:00 (arratsaldez) zabalduko dute parkea. Dantzarako eta magiaz beteriko emanaldi batez gozatzeko hitzordu bana antolatu dituzte parke egunetan:

- Abenduaren 28an, 18:30ean Diskotxiki mugikorra.

- Abenduaren 30ean, 18:30ean Zirko ikuskizuna.