San Esteban Txiki eguna ospatuko dute gaur Urdaiagan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 26a, 00:00

Eguberri eguneko ajeari aurreko egiteko, hamaiketakoa egiteko ohitura dute Urdaiagan. San Esteban Txiki eguna ospatu ohi dute gaurko egunez. Aurten ere ez dute hutsik egingo. Eguerdiko mezaren ondoren, San Estebango Jai Batzordeak hamaiketako ederra banatuko du.

Abenduaren 26an larunbata: 11:00etan San Esteban Txiki Eguna Urdaiagan. Meza, eta ondoren hamaiketakoa. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.