Mirotz Ullateren omeneko eskubaloi txapelketa

Noaua Aldizkaria 2015eko abenduaren 26a

Gabonetako lagun arteko lehia berezia da, eta aurtengoa ere Usurbil Kirol Elkarteak antolatu du. Gaur da eguna. Eta goizetik iluntzera bitarte, eskubaloi neurketa ugari jokatuko dira Oiardo Kiroldegian. Gero, 20:00ak aldera izango da sari banaketa. Bai nesketan, bai mutiletan, taldeok parte hartuko dute: Usurbil K.E., Zarautz K.E., Pulpo K.E. eta Tolosa C.F. Gipuzkoatik, Atlético Basauri Bizkaitik, eta Anaitasuna Nafarroatik.