Gazte Topaketak antolatu ditu Ernaik, abenduaren 28 eta 29rako

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 24a, 07:19

"Adi gazte! Urte amaierara heltzen ari gara eta urteari eta espainiar zein frantziar estatu zapaltzaileei bagoaz esateko badatoz Usurbilgo Gazte Topaketak! Bertan, gaur egun pilpilean dauden gai ezberdinen inguruan zertxobait ikasi eta eztabaidatzeko aukera paregabea izango dugu eta aisialdirako aukera ere edukiko dugu. Kontzertuen aurretik mokadutxoak banatuko dira. Animatu eta abenduak 28 eta 29an ikusiko gara Aitzagan!!!", luzatu dute gonbita Usurbilgo Ernaitik.

Film proiekzio, hitzaldi, tailer edota kontzertuak antolatu ditu gazte erakundeak, datorren aste hasierarako:

Abenduak 28, astelehena

11:00 Presoen familiekin, herriko presoen egoera.

18:00 "Lasa eta Zabala" film emanaldia.

Ondoren, Libre dinamika: "Zein egoeratan daude Aitzaga eta Marisa?".

Jarraian, Ernairen ekitaldia.

22:00 Jon Iragorri bakarlariarekin, gitarreo mundiala.

Abenduak 29, asteartea

10:30 Tailer feminista Matraken eta Ernairen eskutik.

15:00 Herriko okupa mugimendutik okupazioan izandako esperientziak.

17:30 Oihan Agirretxeren eskutik, Palestinako brigadan izandako bizipenak.

19:30 Sozialismoa eraikitzearen inguruko eztabaida informala.

22:00 Liher bakarlaria Donostiatik, "Ez dok amaitu" mugimenduko kidea.

Tokia: Aitzaga.

Antolatzailea eta irudia: Usurbilgo Ernai.