CD eta liburu azoka gaur, "Kultura ez da hondakina" lemapean

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 27a, 09:00

Kaleko Elkartasun eta Kultura Elkarteak “Kultura ez da hondakina” kanpaina jarri du martxan. Azoka moduko batean, CDak eta liburuak ipini ohi dituzte salgai. Igande honetan, abenduaren 27an ekarriko dute azoka gure herrira. Lortzen ziren sarrerak esklusio ekonomikoan dauden pertsonentzat izango dira.

Elkarte honek ez du inongo subentziorik jasotzen, "ez publikorik ezta pribaturik ere (eta horrela jarraitzea nahi dugu), bazkideek ez dute kuotarik ordaintzen eta ez du inongo donazio edo limosnarik onartzen. Laguntzeko modu hoberena erabiltzen ez dituzuen liburu, CD edota binilo diskoak azokara eramatea; edo bertan interesgarriak izango diren beste batzuk eskuratzea da. Modu honetan baztertuta dagoen eta etorkizunean zakarretara edota garbigune batetara joan litekeen material horri bigarren aukera bat emango diogu".

Igande honetan lortuko diren sarrerak esklusio ekonomikoan dauden pertsonentzat izango dira. "Gure elkartearen kasuan, Diru-sarreren Berme Errenta jasotzen duten edota inongo laguntzarik ez daukatenak izango dira", antolatzaileen aditzera eman dutenez. "Beraz, guztiok animatu nahi zaituztegu erabiltzen ez dituzuen liburu, CD edota binilo diskoak, hurrengo igandean, abenduak 27, Askatasuna Plazan izango den azokara eramatera edota bertan interesgarriak izango diren beste batzuk eskuratzera. Naturak eta pertsonek eskertuko dute".

Elkarte antolatzailea: Kaleko Elkartasun eta Kultura Elkartea.