2. Futbol Topaketa gaur Haranen

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 26a, 08:00

Futbol topaketa antolatu du Usurbil F.T.-k larunbat honetarako, abenduaren 26rako. Goizez izango da Haranen. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, errifa zozketa egingo da topaketa honen baitan.

Kopa etxean geratu zen iaz

Emozioz beteriko goiza bizi izan zuten iaz, Usurbilgo Futbol Eskolako 2004an jaiotako gaztetxo taldeak. Estreinakoz, gabonetako lehen futbol topaketan parte hartu zuten, Uharte A eta B, Urnieta, Villabona, Lazkao, Baloiaren Ametsak eta Hernani taldekoekin batera. Azken faseraino heldu ziren usurbildarrak. "Finalean, Usurbilek Lazkaoren aurka jolastu eta berdindu ondoren, penaltietan irabazi zuten!", berri eman zutenĀ Usurbil FT-tik. Gabonetako l. Futbol Topaketako kopa etxean geratu zenĀ beraz.

Gaztetxoak oso pozik. Ez bakarrik kopa irabazi zutelako, bezperan, futbolari ezagunen bisita jaso zutelako baita; lehen mailan, Euskal Herriko talde ezberdinetan jokatzen ari diren usurbildar izarrena. Jon Irazustabarrena (Eibar), Imanol Agirretxe (Real Sociedad) eta Andoni Iraola (Athletic) bisitari izan zituzten gaztetxoek. Futbol Eskolakoekin arratsalde pasa ederra izan zuten.

Irudiak: Usurbil FT.