Alerta laranjan haizeteengatik

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 28a, 08:02

Hego/hego-ekialdeko haize boladek haizeguneetanĀ 120 kilometro orduko abiadura gainditu dezaketela eta, alerta laranjan egongo gara astelehen arratsaldeko 15:00ak arte. Abisu horiaren eraginpean aldiz, haizeguneak ez diren inguruetan, 90 kilometro orduko boladak izan daitezkeelako.

Arratsalde partean egoerak hobera egitea espero da. Halere, Euskalmet-en arabera, abisu horian egongo gara 15:00-21:00 artean, "Hego-osagaiko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki ekialdean. Haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak 60-80 km/h ingurukoak izango dira, bereziki ekialdean".

Sute arriskua

Asteotan nonahi izaten ari gara suteen berri. Suteei loturiko abisu horia ere ezarri duĀ meteorologia agentziak, astelehen iluntzeko 21:00ak arte. "Baso-sute arriskua altua da EAEn, bereziki kantauri isurialdean, tenperatura altuagatik, haizearen intentsitateagatik eta hezetasun erlatibo baxuagatik", Euskalmet-ek ohartarazi duenez.

Informazio eguneratua: euskalmet.net