Adi ibili, "Inuxente eguna" baitugu astelehen hau. Txantxa, gezur eta bestelakoak barkatzen diren egun horietakoa. Abenduaren 28 hau hautatu du hain zuzen Ziortza Gazte Elkarteak, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako gazteekin bildu eta jolaserako. Txantxa jolasak antolatu dituzte goizean frontoian.
Kabalgata prestatzen
Abenduaren 28ko ekimen honez gain, Ziortzako kideek eskuartean duten beste hitzordu nagusia; urtarrilaren 5ean ospatuko den Errege Kabalgata dugu. "Urtero bezala Meltxor, Gaspar eta Baltasar gure herrira etorriko dira haurtxoen ilusioa berpiztera beren zaldi eta laguntzaile guztiekin!", berri eman dute antolatzaileek.
Errege kabalgatan antortxero gisa parte hartu nahi baduzu, adi deialdi honi. Aldaketarik ez bada, larunbat goizeko 11:00etan bilera antolatu dute apaiz-etxean. Bestela, helbide honetara idatzita jar zaitezkete harremanetan antolatzaileekin: ziortzage@gmail.com. Facebooken ere aurki ditzakezue.
Urtarrilak 2, larunbata
11:00 Errege kabalgatarako antortxeroen bilera apaiz etxean.
Urtarrilak 5, asteartea
11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.
18:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.
19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.