BORONDATEEN KRISEILUAK ekimena, ATZERATUA

UsurbilGureEskuDago 2015ko abe. 28a, 16:57

Kaixo lagun,

Mezu honen bidez Abenduaren 31an ospatzekoa genuen kriseiluen ekimena atzeratzeko erabakia jakinarazi nahi dizugu.

Azken egun hauetan ekimena ez gauzatzeko gomendioa iritxi zaigu suhiltzaile nahiz instituzio ezberdinen partetik eta gomendio hauei kasu egitea iruditu zaigu egokiena. Izan ere, egun hauetan bizi dugun eguraldi lehorra ezagututa, antolatutako ekimena aurrera eramateak segurtasun arazo ugari sortu litzazkeen.

Ekimenerako data berri bat ezartzen dugun bitartean, kriseiluak erosten jarraitu dezakezue Lizardin, baina hauek zuen kabuz ez aireratzea eskatuko genizueke, arriskutsua izan baidaiteke.

Ekimenerako data berria zehazten dugun bezain laster izango duzue gure berri.

Bitartean ondo izan.

​​Usurbilgo GED

Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da.