Datorren edizioa, urtarrilaren 31n ospatuko da. Goizeko 09:30etan abiatuko dira mendi bizikletako proba honetan parte hartzera animatzen diren kirolariak. Haientzat guztientzat urtarrilaren 2an zabalduko da izen ematea, kirolprobak.com atarian. 15 euro ordaindu beharko dituzte federatuek, 18 euro federatu gabeek. Proba egunean bertan, 09:15ak baino lehen ere apuntatu ahalko dira; bai federatu zein federatu gabeak, 22 euroren truke. Proba amaieran, bizikletak garbitzeko mangerak izango dira, dutxen zerbitzua Oiardo Kiroldegian. Kamiseta bana partaide bakoitzarentzat, eta opari gehiago irabazteko aukera zozketetan. Informazio gehiago: andatzamendizale.info
350 lagun iaz
500 partaiderentzako lekua dago Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" 2016 proban. Iaz 350 lagun erakarri zituen hitzorduak. Hotz galanta egin zuen, baina egun eguzkitsua suertatu zen. Ia aurten zer nolako giroa egokitzen den. Iazko irudiak, hemen: Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" 2015