Datorren urterako federatu txartelak berritu ez dituztenek, tramitazioa urte amaiera baino lehen egitea aholkatzen du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Gogoan izan, Andatza M.K.T.-k urtean zehar antolaturiko txangoetan parte hartzeko beti ohartarazten duen moduan, “derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea”. Txangoez gain, federatua egoteak abantaila gehiago eskaintzen ditu.
Aseguru modalitateak
Haur, gazte, heldu nahiz 65 urtetik gorakoek eskura dezakete federatu txartela. Denentzako derrigorrezkoak diren oinarrizko estaldura du mendi aseguruak. Eta hortik aurrera, aukeran ditu aseguru gehigarriok; Pirinioak, mundu mailako irteerak, espedizioak, eskia, snowa, BTT...
Federatua izatearen abantailak
-Urte osorako mendi istripuetarako asegurua. Aseguruaren barne, erreskateari loturiko gastuak. Tartean, errehabilitazio eta errekuperazioa zentro kontzertatuetan.
-Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak eta beste eskolek antolaturiko ikastaroetan parte hartzeko lehentasunezko tarifak.
-Deskontuak eta prezio bereziak, mendiko babesleku, aterpetxeetan. Baita mendiko materiala saltzen duten hainbat saltokietan.
-Eskalada, mendiko eskia eta mendiko lasterketetan parte hartu eta egutegi ofizialean lehiatuko diren taldeetan aritzeko hautatuak izateko aukera.
-Federazioaren laguntza teknikoa mendi ibilaldietan eta ingurumenean.
-Euskal Mendizale Federazioak argitaratzen duen Pyrenaica aldizkaria doan jasotzeko aukera.
Informazio gehiago eta tramitazioari buruzko argibide guztiak, andatzamendizale.info atarian aurki ditzakezue. Edo taldekoei helbide honetara idatzita: andatza@hotmail.com .