Gabonetako zozketa bereziak egin dituzte Usurbil F.T.-k eta Usurbil K.E.-k

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 29a, 08:30

Aurreko larunbatean, Usurbil Kirol Elkarteak Mirotz Ullateren omenez Oiardo Kiroldegian ospaturiko infantil mailako Gabonetako Eskubaloi Txapelketan, eta Usurbil F.T-k Haranen antolaturiko futbol topaketetan, gabonetako zozketak egin zituzten. Segidan dituzue, zenbaki sarituak:

Usurbil F.T.-ren gabonetako zozketa

Gabonetako errifa zozketa egin zuten Futbol Topaketa egunez, abenduaren 26an. “Sarituok, zuen sariak Haraneko tabernara gerturatuta jaso ditzakezue. Eskerrik asko parte hartzeagatik!”, Usurbil F.T.-koen izenean. Honatx zenbaki sarituak:

-Mariskada: 6.808.

-2 lagunentzako afaria Artzabal jatetxean: 312.

-2 lagunentzako afaria Saizarren: 1.190.

Usurbil K.E.-ren gabonetako zozketa

Gabonetako eskubaloi txapelketan eginiko zozketako zenbaki sarituak dituzue segidan:

2 lagunentzako afaria Saizar sagardotegian: 4.115.

50 euroko erosketa balea, Marije arropa dendarako: 1.796.

Arkumea: 7.329.