Eremu ezberdinetako esperientzi eta bizipen trukea, Ernairen gazte topaketen amaieran

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 29a, 10:45

Usurbilgo Ernaik antolaturiko gazte topaketen bigarren eta azken eguna astearte honetan. Feminismoa, okupa mugimendua, sozialismoa eta nazioarteko elkartasun mugimenduei loturiko esperientzia, bizipenak partekatzeko saioak eta tailerrak abenduaren 29 honetan Aitzaga Elkartean. Musika giroan amaituko dituzte gazte topaketok.

"Adi gazte! Urte amaierara heltzen ari gara eta urteari eta espainiar zein frantziar estatu zapaltzaileei bagoaz esateko badatoz Usurbilgo Gazte Topaketak! Bertan, gaur egun pilpilean dauden gai ezberdinen inguruan zertxobait ikasi eta eztabaidatzeko aukera paregabea izango dugu eta aisialdirako aukera ere edukiko dugu. Kontzertuen aurretik mokadutxoak banatuko dira. Animatu eta abenduak 28 eta 29an ikusiko gara Aitzagan!!!", luzatu dute gonbita Usurbilgo Ernaitik.

Abenduak 29, asteartea

10:30 Tailer feminista Matraken eta Ernairen eskutik.

15:00 Herriko okupa mugimendutik okupazioan izandako esperientziak.

17:30 Oihan Agirretxeren eskutik, Palestinako brigadan izandako bizipenak.

19:30 Sozialismoa eraikitzearen inguruko eztabaida informala.

22:00 Liher bakarlaria Donostiatik, "Ez dok amaitu" mugimenduko kidea.

Tokia: Aitzaga.

Antolatzailea eta irudia: Usurbilgo Ernai.