Pagazpe, Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako finalerdietan

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 29a, 09:30

Asteburuan Amezketan jokatu diren 2. Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako finalerdietan Usurbilgo Pagazpe elkartea nagusitu da, Gasteizko Zaramaga taldekoekin batera. Biak finalerdietarako sailkatu dira.

Usurbildarrek igandean etxekoen aurka jokatu zuen, Amezketako Zazpi-Iturri taldekoekin lehiatu ziren. Ikusmina sortu zuten neurketek, ehun bat lagun bildu zituzten. Lau t´erdian, Ander Quina, buruz burukoan Xabier Santxo, eta binakako saioan, Xabier Urbieta eta Aitor Gorrotxategi argi nagusitu ziren:

Zazpi Iturri 0-3 Pagazpe

-Lau t´erdian: Zubiria 5-18 Kina

-Buruz burukoan: Egiguren 3-18 Santxo

-Binaka: Labaka-Mendia 4-22 Urbieta-Gorrotxategi

Igande honetan, urtarrilaren 3an jokatuko diren azken final laurdeneko saioetan nagusituko den taldearen aurka lehiatuko dira usurbildarrak datozen finalerdietan.

2015eko edizioko partaideak: Huarte, Pagazpe, Adiskide, Zazpi-Iturri, Zaramaga, Aurrera-Saiaz, Gure Txokoa-Bortziriak, Amurrio, Erreka, Oberena, Mundarro, Irurtzun, Soraluze, Buruz Gain, Txukun-Lakua, Intza, Gazteleku, Lea-Ibarra, Esku Pilota, Hernani P.E., Behar Zana.