2016rako abonu eta ikastaro aukera zabala, Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2015ko abe. 30a, 10:09

Oiardo Kiroldegia prest da, urte berriari sasoi betean ekiteko. 2016rako lehorreko eta uretako ikastarook programatu dituzte:

-Zoru pelbikoaren gimnasia: zoru pelbikoa lantzeko eta gerriaren perimetroa txikitzeko teknika egokia da. Saioak: astearte eta ostegunetan, 17:00-17:40.

-Aerobik-step: musikaren erritmoaren arabera egindako jarduera fisikoa da. Saioak: astearte eta ostegunetan, 20:15-21:05 artean.

-Cycling: bizikletaren gainean eta musikaren laguntzaz egiten den jarduera. Saioak: astearte eta ostegunetan, 19:15-20:05.

-Igeriketa entrenamendua: abiadura erresistentzia eta teknika landuz bakoitzaren egoera fisikoa hobetzen duen lana saioa, non baliagarria izango den kirol saioetarako... Saioak, otsailetik apirilera: astearte eta ostegunetan, 19:00-20:15 artean.

-Haurdunei zuzenduriko igeriketa: ondoezak arindu eta erditzeko unean fisikoki indarrean egoteko prestatzen duen jarduera. Saioak, hilabetez: astearte eta ostegunetan, 15:30-16:20 artean.

Ikastarooz gain, irailean martxan jarritakoek segiko dute datozen hilabeteotan: zumba, cycling, pilates, mantentze gimnasia, yoga, 3.adina, igeriketa hastapena, hobekuntza eta gidatua.

Abonua aldatzeko aukera

Kiroldegiko abonua berritu edo aldatzeko garaia da orain. Iraupen ezberdinetako abonuen artean aukera daiteke. Abonu mota ezberdinak dituzte baita; 18 urtetik beherakoentzat, 25 urtetik beherako  ikasleentzat, jubilatuentzat, abonu familiarra...

"Zure azkeneko abonu mota aldatu nahi izanez gero, kiroldegira agertu behar izan gabe, 2016ko urtarrilaren 25a baino lehen jakinarazten badiguzu nahikoa izango da. Adierazpenik ezean, orain arte bezala jarraitu nahi duzula ulertuko dugu. Hala nahi izanez gero, zure urteko abonua helbideratu eta urtean bi zatitan ordaintzeko aukera daukazu", ohartarazi dute udal kirol zerbitzutik.

Prezioak

Urteko bazkidetzak

Banakako heldua: 158 euro.

Banakako gaztea: 99 euro.

Familiarra: 240 euro.

Sarrerak

18 urtez gorakoak: 6 euro.

18 urtez beherakoak: 3,70 euro.

Erreserbak eta zerbitzuak

Squasha: 5,20 euro.

Frontoia (argia barne): 17,20 euro.

Sauna: 3,70 euro.

Giltza hautsi edo galtzea: 5,20 euro.

Karneta hautsi edo galtzea: 3,50 euro.

Ordutegiak

Urtarrila-ekaina eta iraila-abendua artean:

Lan egunetan: 7:00-12:30 / 14:30-22:20 (igerilekua 21:20ak arte).

Larunbatetan: 9:00-21:30 (igerilekua 21:00ak arte).

Jai egunetan: 9:00-13:30 (igerilekua 13:00ak arte).

Uztaila eta abuztua:

Lan egunetan: 7:00-13:00 / 17:00-20:30.

Larunbatetan: 9:00-13:00.

Jaietan: 9:00-13:00.

Itxialdiak

Urtarrila: 1,6.

Uztaila: 2,3.

Abuztua: 1-28.

Abendua: 24-25, 31.

Argibide gehiagorako:

943 372 498

kirola@usurbil.eus

buruntzaldea.eus

Facebook: Oiardo Kiroldegia

Kontu zenbakia: ES55 2095 5069 08 1064363541